Erosketa-saskia

«POSTRES ULTZAMA, gure produktuak» produktu sorta erosteagatik , 2 kakao-mami eta zapore bakoitzeko fruta-jogurt bat dohain | Ikusi Eskaintza

Gaztanbera tarta

Ultzama receta tarta cuajada
Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on email

OSAGAIAK

Postres Ultzamako 6 gaztanbera
200 gr azukre
100 gr gurin
100 gr irin
2 arrautza
Limoi 1
Koilarakada txiki 1 kanela

Apaintzeko

Glas azukrea
Ahabiak
Marrubi-marmelada
Masustak
Andere-mahatsa

Badakigu izugarri gustatzen zaizuela, zuen errezeta gogokoenetan gure ardi-esnea erabiltzea.

Prestatzeko modua

Arrautzak bol handi batean irabiatu. Azukrea bota eta irabiatzen segi.

Gehitu gaztanberak eta pomada-puntuan dagoen gurina (gorde pixka bat moldea igurtzeko). Irabiatu masa homogeneoa gelditu arte.

Irina pixkanaka gehitu eta nahastu inguratze-mugimenduak eginez.

Birrindu limoi baten azala, eta gehitu masari, kanelarekin batera. Ondo nahastu.

Igurtzi moldea gurinarekin eta tartaren masa bertara bota. Berotu labea 200º-tan, eta labetu 45 minutuz.

Hozten utzi eta moldetik atera.

Aurkezpena

Itsurosoago gera dadin, emaiozu berriz buelta alde txigortua goruntz gera dadin. Apaindu glas azukre, ahabi, marrubi-marmelada eta andere-mahatsekin.

Gozo-gozoa da, eta oso freskoa!

Postres Ultzamako beste errezeta batzuk