Gaztanbera sorbetea

OSAGAIAK (4 pertsonendako)

500 ml kizkilurrin zaporeko gaztanbera izozkia
2 litro esne (gure ardi-esne naturala)
32 tanta koagulatzaile mikrobiano
Barkiloak eta kanela

Gure postre krematsu eta leunenetako bat : gaztanbera sorbetea! Egiteko oso erraza eta azkarra da eta, beraz, oso aukera ona da edozein momentutarako

Prestatzeko modua

Esnea berotu, eta gatzagi tantak bol batean jarri.

Esnea bolera bota eta hozten utzi.

Gaztanbera hotza makiltxo batekin hautsi, izozkia bota eta nahastu.

Sorbetea kristalezko kopetan zerbitzatu, kanelarekin, eta barkiloekin apaindu

Gozatu!

Postres Ultzamako beste errezeta batzuk

Artisau gaztanbera, naturala edo Kizkilurrin zaporearekin