Onddo beltzarekin egindako kroketak

OSAGAIAK (6 pertsonendako)

Litro 1 Ultzamako ardi-esne (tapoi urdina)
250 g onddo beltz
Gatza
Tipulin 1
2 tipulatxo
Baratxuri ale bat
100 g irin
100 ml oliba-olio birjin estra

Arrautza-irinetan pasatzeko eta frijitzeko

Irina
Arrautza irabiatuak
Ogi birrindua
Oliba-olio birjin estra

Nori ez zaizkio kroketa goxo batzuk, bechamel krematsu batekin gustatzen? Gaur betiko kroketengandik desberdina den errezeta paregabe bat proposatzen dizuegu, ardi-esnez eta Nafarroako onddo beltzik hoberenez eginak. Ardi-esneari esker, “bechamela” askoz ere krematsuago aterako zaizue eta onddoekin nahasita, aperitibo ikusgarria geldituko da.

Prestatzeko modua

Tipula, tipulina eta baratxuri alea txikitu, eta su eztian jarri lapiko batean, olio gutxirekin. Barazkiak ondu eta sueztitu.

Onddoak garbitu eta fin-finak txikitu. Lapikora bota, ondu eta frijitu pixka bat.

Irina bota, sueztitu pixka bat eta Ultzamako esnea pixkanaka bota, mugitzeari utzi gabe. Gatz eta piperraz ondu eta masa su eztian landu, 6-8 minutuz.

Masa erretilu zabal batera pasa eta hozten utzi.

Masa hoztuta, moztu eta kroketei forma eman. Irinaz, arrautzetik eta ogi birrindutik pasa eta olio bero-beroan frijitu.

Frijitutik daudenean, zartaginatik atera eta olioa xukatzen jarri sukaldeko paperez estalitako plater batean.

Zerbitzatzeko prest!

Postres Ultzamako beste errezeta batzuk

Artisau gaztanbera, naturala edo Kizkilurrin zaporearekin