Artisau gaztanbera, naturala edo Kizkilurrin zaporearekin

OSAGAIAK

Postres Ultzamako litro bat esne Naturala (tapoi urdina) edo Kizkilurrin zaporearekin (tapoi berdea)
18-20 tanta koagulatzaile mikrobiano
Ontzia (zeramikazkoa edo kristalezkoa)

Gustatuko litzaizuke asteburu honetan, norbait aho zabalik uztea, bazkari berezi batekin? Postrerako errezeta tradizional paregabea proposatzen dizugu, eta arrakasta handia izanen duzu: Gaztanbera naturala edo kizkilurrin zaporearekin, Ultzama bailarako erre ukitu arin batekin.

Prestatzeko modua

Esnea prestatu gatzatze puntuan, 55 graduko tenperaturan.

Gomendagarria da esnean sartzen ahal den termometroa erabiltzea.

Esnea ontzira bota gatzagiarekin batera, eta pausatzen utzi gatzatu arte (10 minutu) ontzia mugitu gabe. Hozkailuan gorde kontsumitzeko unera arte.

Gaztanbera film edo aluminio batekin estali, beste produktu batzuen zaporeak har ez ditzan.

Goxo-goxua!

Gomendioak

Postres Ultzamako gaztanbera 12/14ºC-ko tenperaturan jan, ontzian desegin ordez, ahoan eginez. Horrela, haren testuraz, loditasunaz eta esnearen freskotasunaz gozatzeko aukera izango duzu

* Esnea uhin-labean ere berotzen ahal da (11 800W-tara 6 minutuz)

Postres Ultzamako beste errezeta batzuk